Ikastolako neska-mutikoak estropadetan

TTIPI-TTAPA 2010eko urriaren 28a

Utzitako argazkia

Arrauna ezagutarazi eta bultzatzeko Euskal Herriko Ikastolen Kooperatibak sortutako ikasarrauna proiektuan parte hartu dute aurten ere Labiaga ikastolako ikasleek, Lesakako Tantirumairu ikastolakoekin batera. Urriaren 12ko lehorreko saioaren ondotik, biharamunean, Lekeitiotik etorritako monitoreekin ibili ziren Bidasoan arraunean. 5. eta 6. mailakoak hasi zuten eguna, Ikastolatik bizikletaz etorri eta gero, bi ontziak ibaira jaitsi zituzten, palak hartu eta txalekoak jantziz... uretara! Ordu eta erdiz ibili ziren, patroiak branka, estriborra, ababorra, ziaboga eta abar erakutsi bitartean. San Migel zubitik gainontzeko ikasleek animoak eman zizkieten. Bukatzen zenaren penarekin baina gustura, ontziak eta txalekoak Lesakakoei pasatu zizkieten. Eguerdi aldera, DBHkoak ere bi taldetan banatu eta Lehen Hezkuntzakoen gisa ibili ziren, batzuk Hondarribiaren eta bertzeak Urdaibairen alde.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun