Kafe Antzerki Zikloa

TTIPI-TTAPA 2010eko urriaren 28a

Azaroaren 5ean hasiko da Euskara Batzordeak antolatutako XII. Kafe-Antzerki Zikloa. Lehen saioa Bidaxka ostatuan izanen da, eta Gilkitxaro taldeak 8begi antzezlana eskainiko du. Hilaren 12an, Ainhoa Alberdi & Iraia Eliasen Eta Karmele? izanen da ikusgai Lixoia ostatuan. Eta azaroaren 19an, Klowntuz, mendia! ikuskizuna eskainiko du Zurrumurru taldeak Gaztetxean. 22:00etan hasiko dira.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun