Dena prest dago igandeko Euskara Mankomunitatearen Egunerako

TTIPI-TTAPA 2010eko urriaren 28a

Euskara Mankomunitatearen Eguneko kartela. Bortzirietako Euskara Mankomunitatea

Egun osoan izanen dira ekitaldiak

Ospakizun eguna izanen da igandean, urriak 31, Beran eginen dena, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen 20. urteurrena ospatuko baita, Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesakako Euskara Batzordeek antolatuta.

11:00etan Mankomunitatearen logo erraldoia osatuko da Matzada futbol-zelaian. 400 lagun behar dira horretarako eta herritarrei parte hartzeko deia egin zaie.

12:30ean martxa jendetsua eginen da Matzadatik Altzateraino.

13:00etan Mankomunitatearen 20. urteurreneko ekitaldia eginen da Altzaten. Bortzirietako trikitilariek, dantzariek, txistulariek, kantariek, bertsolariek, bandek, abesbatzek... parte hartuko dute.

14:30ean bazkaria eginen da Altzateko frontoian (txartelak hartzeko azken eguna asteazkena, urriak 27).

16:00etan haurrentzako tailerrak, zozketak, Xutik taldearen musika doinuak, Piano bat bertsotan kantu saioa... izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun