Baztan-Bidasoaldeko Errealazaleak biltzen dituen Genaro Taldeak Bartzelonara bidaia antolatu du, Nou Camp zelaian jokatuko den Bartzelona-Erreala partidua ikusteko. Abenduaren 11-12ko asteburuan eginen da bidaia. Genaro Taldeko bazkideek 120 euro ordaindu beharko dute da eta bazkide ez direnek 150 euro. Prezio horretan, autobusa, lo egiteko lekua eta partidurako sarrera barne sartuak daude. Apuntatzeko azaroaren 16a baino lehen joan behar da Berako Xuga ostatura. Informazio gehiagorako: genarotaldea@gmail.com, genarotaldea.blogspot.com, edo 676441580 (Aritz) telefonora deituta.