Portu eta Sarasolak astearte goizean deklaratuko dute guardia zibilen kontrako epaiketan

TTIPI TTAPA 2010eko urriaren 26a

Ehun bat lagun bildu ziren urriaren 25ean Lesakan "Torturarik ez!" lemapean. Aitor Arotzena

Lesakan torturaren kontrako elkarretaratzea egin zen urriaren 25ean

Igor Portu eta Mattin Sarasola atxilotu zituzten unean zauritu zituztela berretsi zituen haiek torturatzea egotzita epaitzen ari diren hamabost guardia zibilek, epaiketaren lehen saioan. Portuk eta Sarasolak atxilotzeko unean “gehiegizko indarkeria” erabili zutela azaldu zuten, eta, horregatik, haiek menderatu eta atxilotu ahal izateko indarra erabili behar izan zutela. Une horretatik aparte, eta Portu eta Sarasola atxilotu eta inkomunikatu zituztenetik aurrera ez zituela inork jo erran zuten. 

Tortura salaketa paratu zuten bi lesakarren bertsioak kontrakoa dio, ordea. 2008ko urtarrilaren 6an atxilotu zituzten, eta biek adierazi zuten atxilotu zituzten unean ez zela indarkeriarik izan, inoren aldetik eta hori berresten duen lekuko bat ere badago.

Igor Portu eta Mattin Sarasola atxilotu zituzten unean zauritu zituztela berretsi zituen haiek torturatzea egotzita epaitzen ari diren hamabost guardia zibilek, epaiketaren lehen saioan. Portuk eta Sarasolak atxilotzeko unean “gehiegizko indarkeria” erabili zutela azaldu zuten, eta, horregatik, haiek menderatu eta atxilotu ahal izateko indarra erabili behar izan zutela. Une horretatik aparte, eta Portu eta Sarasola atxilotu eta inkomunikatu zituztenetik aurrera ez zituela inork jo erran zuten. 

Tortura salaketa paratu zuten bi lesakarren bertsioak kontrakoa dio, ordea. 2008ko urtarrilaren 6an atxilotu zituzten, eta biek adierazi zuten atxilotu zituzten unean ez zela indarkeriarik izan, inoren aldetik -hori berresten duen lekuko bat ere badago-.

Ibilgailuan sartu eta mugitzen hasi orduko hasi ziren ordea kolpeak, urriaren 26an, astearte goizean lekuko gisara deklaratuko duten bi lesakarren erranetan. Handik mendi aldeko erreka bazter batera eraman zituztela ere adierazi zuten, eta han ostikoka eta kolpeka hartu zituztela. Gainera, peritu gisa deklaratuko duten auzitegiko mediku batzuek ere ez dute guardia zibilaren bertsioa ontzat jotzen. 

Guardia Zibilaren bertsioa entzun zen ordea urriaren 25ean auzitegian. Akusatuen aulkian eseritako hamabost guardia zibilek deklaratu zuten. Neurri bereziak hartu zituen auzitegiak haientzat, aurpegia agerian zutela egon baziren ere, bertze ate batetik sartu ziren auzi gelara. Haien irudirik hartzen ez zioten utzi inori, gainera. Babes handia izan zuten auzipetuek, kalez jantzitako guardia zibilez beteta egon zen, leporaino. Aurreko ilaretan agintari itxura zutenei egin zieten tokia, eta haiek atseden unean eta saioa amaitutakoan akusatuei eskua ere eman zieten. Portu eta Sarasolaren senitarteko batzuk ere baziren auzi gelan. 

 Aipatu bezala, astearte goizean, eta ez ortzegunean hasian iragaria zegoen bezala, deklaratuko dute lesakarren lekuko gisara. Gainerako lekukoek ere asteartean deklaratuko dute, eta azteazkenean perituen txanda izango da. Ortzegunean epaiketa bukatzea espero dute.

 

Mobilizazioak

Torturaren kontrako elkarretaratzea egin zen urriaren 25ean, astelehen arratsean Lesakan. Ehun bat lagunek hartu zuten parte kontzentrazioan. Bertan parte hartzeko deia egina zuten hainbat talde, elkarte eta erakundek: Amnistiaren Aldeko Mugimendua, Arrano elkartea, helduen bertso eskolak, EA, EHE, Etxerat, ESK, Ezker Abertzalea, Lesakako Gazte Asanblada, Gazte Independentistak, IKA, Irain ikastetxe publikoko irakasleak, LAB, Lesakako txistulari taldea, Mairu antzerki tailerra, Onin, Tantirumairu dantza taldea, Lesakako Zerbitzuen Elkartea, Lesakako ostatuak, Tantirumaitu ikastola eta Tantirumairu ikastolako irakasleak.

LAB sindikatuak astearterako, urriaren 26arako elkarretaratzea deitu du eguerdiko 12:00etan Lesakako plazan. Ainhoa Etxaide idazkari nagusia bertan izanen da.

Epaiketa arin doa, baina Lesakan iragarriak zeuden gainerako mobilizazioak hasieran pentsatu bezala segituko dute. Ortzegunean, 12:00etatik 13:00etara paroa deitua dago Lesakan eta kontzentrazioa eginen da Donostiako epaitegiaren atarian. Eta larunbatean, manifestazio nazionala eginen da Donostian, 17:30ean Antiguako tuneletik abiatuta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun