Joseba Ezkurdiak irabazi zuen urriaren 24an Nafarroako 22 urtez beheitiko buruz buruko pilota txapelketaren finala. Oberenakoak 18 eta 9 irabazi zion Labriten Erreka taldeko Beñat Oronoz lesakarrari.
Lehenbiziko tantua Oronozek egin bazuen ere, abudo hasi zen nagusitzen Ezkurdia (4-1). Lesakarra 5-3ra hurbildu zen, baina 6-0ko partziala egin zuen Oberenakoak 11-3 jartzeko. Hortik aitzinera aldeari nahiko aisa kontu zion faborito zen Ezkurdiak (11-4, 12-6, 14-7, 15-9 eta 18-9). Bai Ezkurdiak, bai Oronozek, beraien sake gaixtoan oinarritu zuten jokoa: Oberenakoak sei tantu egin zituen hasierako jokaldiarekin eta Errekakoak lau. Biei ere urduritasuna nabarmendu zitzaien, baina batez ere tantu ikusgarriak egin zituen Oronoz-i. Izan ere, joan den urtean jubenil mailako txapela irabazi ondotik, lehenbiziko urtea zuen kategorian eta finala galdu arren, txapelketa bikaina egin du.