Nafarroako 22 urtez beheitiko buruz buruko pilota txapelketaren finala jokatuko dute urriaren 24an, igande eguerdiko 12:30ean Errekako Beñat Oronoz lesakarrak eta Oberenako Joseba Ezkurdiak. Finalerdietan Txarutako Antton Jauregi menperatu zuen Oronozek, 18 eta 12 irabazita eta Ezkurdia, Alberto Soto taldekideari gailendu zitzaion, 18-9.
Aipatzekoa da kategorian jokatzen duen lehen urtean lortu duela finalerako txartela Oronozek, joan den urtean 18 urtez beheitiko txapela irabazi ondotik.
DVn galdu
Bertze aldetik, jubenil mailako Diario Vasco txapelketan galdu egin zuten urriaren 16an Biriatun Beñat Oronoz berak eta Txarutako Antton Jauregik. 10 eta 22 galdu zuten Zugarraldeko Tainta eta Aurrera Saiaz taldeko Zinkunegiren kontra.
Nafarroako bigarren mailak klub arteko txapelketan, aldiz, Errekako Gaizka Bendoirok eta Adur Lasak 22 eta 13 irabazi zieten San Migueleko Zufiaurre eta Lanari.
Nafarroako Kirol Jolasak
Nafarroako Kirol Jolasetan, Donezteben jokatutako partidan, hirugarren mailako benjaminetan Errekako bi bikote izan ziren aurrez aurre. Yerai Legazkue eta Gaizka Agirrek 18 eta 5 irabazi zieten Joseba Bengoetxea eta Josu Arrastiori.
Burlatan jokatutako partidetan, hirugarren mailako alebinetan, Errekako Ibai Erasun eta Goio Mindegiak 6 eta 18 galdu zuten Zugarraldeko Etxeberria eta Baleztenarekin eta bigarren mailako infantiletan, Errekako Mikel Zozaiak eta Julen Saldiasek 3 eta 18 galdu zuten Zugarraldeko Eseberri eta Agirre II.arekin.
Iruñean, bigarren mailako benjaminetan, Errekako Zestau eta Zabalak 18 eta 8 irabazi zieten Oberenako Roldan eta Larreari eta lehen mailako jubeniletan, Errekako Zestau eta Maiak 8 eta 22 galdu zuten Oberenako Idoate eta Larrayarekin. Lehen mailako infantiletan, Errekako Aritz Fagoagak eta Javier Seinek 7 eta 18 galdu zuten Donibaneko Laso eta Medinarekin.
Lizarran, bigarren mailako infantiletan, Errekako Aritz Arrietak eta Asier Baztarrikak 11 eta 18 galdu zuten San Migueleko De la Cruz eta Landarekin.
Atarrabian, hirugarren mailako kadetetan, Errekako Jon Mikelarena eta Javier Saldiasek 22 eta 5 irabazi zieten Atarrabiako Elizalde eta Antoñanari.