Berako XXIV. Lurraren Eguna urriaren 24an ospatuko da

TTIPI TTAPA 2010eko urriaren 22a

Eskulangileen lanak Altzate karrikan eta plazan izanen dira eguraldiak laguntzen badu. Bertzela, Ricardo Barojako frontoian eta kiroldegian. Aitor Arotzena

Igandeko ekitaldi nagusiekin batera, larunbatean Lizuniagako XXX. Igoera eta IV. barazkiopil lehiaketa eginen dira

Mende laurdena betetzeko bidean, aurten XXIV. aldiz eginen da Lurraren Eguna. Gure Txokoa Elkarteak prest du dagoeneko egitaraua, Kultur Batzordearen laguntzarekin osatua. Urriaren 24an eginen da eta goizean 10:00etatik aitzinera Altzaten eskulangileen azoka eta barazki erakusketa izanen da. 11:00etan, berriz, Bortzirietako Gazta eta Sagardo Lehiaketari emanen zaio hasiera. Bera Trikitixa taldeak ere bere emanaldia eskainiko du eta eguerdian Musika Eskolakoak eta Banda kalejiran ibiliko dira.

Mende laurdena betetzeko bidean, aurten XXIV. aldiz eginen da Lurraren Eguna. Gure Txokoa Elkarteak prest du dagoeneko egitaraua, Kultur Batzordearen laguntzarekin osatua. Urriaren 24an eginen da eta goizean 10:00etatik aitzinera Altzaten eskulangileen azoka eta barazki erakusketa izanen da. 11:00etan, berriz, Bortzirietako Gazta eta Sagardo Lehiaketari emanen zaio hasiera. Bera Trikitixa taldeak ere bere emanaldia eskainiko du eta eguerdian Musika Eskolakoak eta Banda kalejiran ibiliko dira.

Aipatu, barazkiak, gaztak eta sagardo botilak Ricardo Baroja Eskolara eraman beharko direla 09:30erako.

Arratsaldean, 16:00etan Zirikaren eskutik Zirkaos ikuskizuna izanen da haurrentzat Altzateko Plazan. Bitartean, Zahar-Etxean eskulanen eraskusketa eta trikitixa doinuak nagusituko dira. 17:00etan sari banaketa eta enkantea eginen dira eta Julen Zelaieta eta Manolo Arozenaren eskutik bertso saioa ere izanen da. Aipatzekoa da sagardo lehiaketan 200 eurokoa izanen dela lehen saria eta partehartzaileei 6 euro emanen zaizkie bi botil sagardo aurkezterakoan. Gazta lehiaketan, berriz, lehen saria 220 eurokoa izanen da eta bigarrena 100 eurokoa. Gazta bakoitzagatik 12 euro ordainduko da. 18:00etan Gure Txokoako dantzariek ikuskizuna eskainiko dute eta ondotik, Trikidantz taldearekin dantzaldia izanen da.

Horrez gain, egun guztian, trikitilariak, taloak, dastaketak eta bertze hainbat ekitaldi izanen dira.

Euria egiten badu ekitaldiak Altzateko frontoian eta Toki Ona kiroldegian eginen dira.

 

Bezperan gehiago

Egun haundia igandea izanagatik, Lurraren Egunaren atarian ekitaldi batzuk ohiko bihurtu dira. Hala, urriaren 23an, 17:00etatik aitzinera Lizuniagako XXX Igoera eginen da. Urtero bezala 4,9 kilometroko lasterketa eginen da Eztegarako pilotalekutik Lizuniagako kaxkora. 16 minutu eta 3 segunduko errekorra hobetzen duenarentzat 300 euroko saria izanen da.

18:30ean, Futbola Beran argazki erakusketa zabalduko da Labiaga Ikastolan. Asteburu osoan ikusgai izanen da Rosa Erradoneak aurtengorako prestatu duen bilduma. Gure Txokoako argazki historikoez edo Beti Gazteren kontrako derbietako argazkiez gain, bitxikeri gisara, Manolo Larunbe beratarra Sevilla futbol taldean atezain izan zeneko egunkari errekorte bat ere ageri da, 1920. hamarkadakoa. Eta beranduago, 19:00etan, barazkiopil lehiaketaren laugarren edizioa eginen da. Irabazleentzat 100 euro, oroigarria eta ardo kaxa izanen da saritzat. Trikitilariak ardurako dira bazterrak alaitzeaz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun