Lesakako Arkupe elkarteak antolatzen duen emakumezkoen paleta goma txapelketako finala jokatu zen urriaren 16an, larunbatean. Lehenik, hirugarren posturako lehia jokatu zen eta Iera Agirre leitzarrak eta Saioa Aristorenak erraz hartu zituzten menpean Eluska eta Estitxu, 30 eta 3 irabazi baitzuten. Ondotik, final nagusian, berdintasun gehiago izan zen, baina azkenean Aurora Sanz lesakarrak eta Lizarrako Susana Munetak, 30 eta 23 irabazi zieten Ianira eta Rebekari.
Finalaren ondotik, sari banaketa egin zen eta pilotariek, Arkupe elkarteko Justo Agirretxe antolatzailearen eta Begoña Taberna frontoiko arduradunaren eskutik hartu zituzten sarik.