Lesakako Arkupe elkarteak antolatzen duen emakumezkoen paleta goma txapelketako finala jokatuko da urriaren 16an, larunbatean. Lehenik, 17:30ean, hirugarren posturako lehia jokatuko dute Eluska eta Estitxuk, Iera eta Saioaren kontra. Ondotik, final nagusian, Aurora eta Susana, Ianira eta Rebekaren kontra ariko dira.
Izan ere, joan den larunbatean jokatu ziren finalerdietako partidetan, Aurora eta Susanak 30 eta 17 irabazi zieten Iera eta Saioari. Ianira eta Rebekak, berriz, 30 eta 24 irabazi zieten Estitxu eta Eluskari.
Azkeneko partidak jokatu ondotik, sari banaketa eginen da frontoian.