Badira hiru urte www.arantza.eu Udalaren Interneteko ataria guztien eskura dagoela. Geroztik, 37.000 bisita baino gehiago izan ditu. Ba abuztu hasieratik martxan dago web orri berritua. Josetxo Urreta idazkari laguntzaileak informazio guztia prestatu eta web zaharretik berrira pasatu, eguneratu eta berria sartu du. Egin diren hobekuntzak hauek izan dira: informazioa hobeki antolatu eta testuarekin batera irudiak tartekatu; argazki gehiago sartu eta atal berriak sortu: herriko planoa, ekonomia, udal informazioa eta plenoko aktak, zergadunen egutegia, bertze web orrietako loturak...
Bertzalde, web zaharreko atalak mantendu, eguneratu eta hobetu egin dira. Beraz, badakizue, bisitatu nahi baduzue hortxe duzue aukera.