Soinketa eta eskulan ikastaroek ikasturtea abiatu dute

Nerea Altzuri 2010eko urriaren 13a

Joan den astetik astearte, asteazken eta ortzegun arratsaldetan zer egina izanen da

Tenorean tenoreko ekimenek ez dute hutsik egiten. Urrian sarturik, eskulan eta ginmasia ikastaroak martxan dira herrian. Joan den astean abiatu ziren: astearte arratsaldez eskulanak egiteko aukera izanen da Zahar Txokon, Puy irakaslearen eskutik. Urteak daramazki herrira etortzen Puy iruritarrak. Herrian nahiz inguruan irakasle lana egiten du eta eskulanaren arlo horri buruzko jakintza zabaltzea du helburu. Betiko ikasleak izaten dira eta 17:30etik 19:30era biltzen dira asteartero.
Bertzalde, Ana Larretxearen eskutik hirugarren adinekoentzat soinketa ikastaroa eta gaztexeagoentzat aerobicean aritzeko aukera asteazken eta ortzegunetan izanen da. Bi egunez bina ikastaro emanen ditu Anak.
Izena ematen duten lagunen arabera, ordutegia finkatuko dute. Hori bai, interesa duen horrek aski du Anarengana joatea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun