Joan den urteko otsailean egindako euriteen ondorioz, erortza haundia gertatu zen Garro aldean, kalteen ondorioz, pisu berrien ondoko bidea ixteraino. Orain, berriz, Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak emandako dirulaguntzarekin konponketak eginen da.
46.743,15 euroko (BEZ gabe) aurrekontua dute lanek eta Gobernuak %100ean lagunduko du. Sunbillako Sasoi enpresak eginen ditu lanak.
Etxexuriko bidea
Etxexuri aldeko bidea zabaldu eta moldatuko duena ere Sasoi izanen da. Kasu honetan, lanen aurrekontua 60.804,34 eurokoa da (BEZ kontuan hartu gabe) eta Toki Administrazio Departamentuak %60ko subentzioa emanen du.
Bi obra hauek urrian hastekoak dira.