Ohi bezala, besten aitzineko asteburuan ere ekitaldi andana izan ziren. Biltoki Elkarteak, Bertizko Partzuergoaren eta Udalaren laguntzaz antolatutako gazta lehiaketan, erraterako, hamar gazta aurkeztu ziren eta Antsoneberriko Enkarnita Etxeberria atera zen garaile. Bigarrena Goiz Argiko Juxta Sein izan zen eta hirugarrena Argarategaraiko Elena Retegi. Halaxe erabaki zuen Juankar Unanua, Karmen Hita, Txema Arbelaitz, Joxepa Etxeberria eta Agustin Sainzek osatutako epaimahaiak. Artzai zakur lehiaketaren 31. edizioan, bertzalde, zortzi artzain aurkeztu ziren, euren zakurrekin. Guztien artean, Itsasuko Jean Paul Irikin eta Xintxo zakurra nagusitu ziren; Azpeitiko Matxinbentako Pello Segurola eta Artzai bigarren gelditu ziren eta Atxako Jose Antonio Arrillaga eta Linda hirugarren. Zumaiako Larrondoko Mikel Garaiar eta Mendik; Oiartzungo Mikel Aizpurua eta Betik, Aiako Pello Pagadizabal eta Lantzek; Amaiurko Felix Irigoienek eta Peiok eta Oronozko Jorge Oteizak eta Azerik ere parte hartu zuten.