Igor Portu eta Mattin Sarasolaren atxiloketan parte hartu zuten 10 guardia zibil epaituko dituzte hilabete hondarrean Donostian. Herrian, kontzentrazioa eta batzarra deitua dago hilaren 25ean, 20:00etan. Hilaren 28an, 12:00etatik 13:00etara paroa deitu da herrian eta kontzentrazioa eginen da Donostian. Eta 30ean, manifestazio nazionala eginen da, 17:30ean Antiguatik abiatuta.