‘Keinu Leihoak 10’ antzerki jardunaldia asteotan eginen da

Aitor Arotzena 2010eko urriaren 13a

Mairu Antzerki Tailerrak, Udalaren laguntzarekin antolatutako Keinu-Leihoak 10 antzerki jardunaldiak eginen dira datozen asteetan.
Urriaren 23an, larunbatarekin, Zortzi Begi antzezlana eskainiko du Gilkitxaro taldeak 20:30ean Kasinoan.
Urriaren 30ean, larunbata, Azukilla taldearen Dantza bertikala antzezlana ikusgai izanen da 21:00etan frontoian.
Azaroaren 1ean, azkenik, Oh La La taldeak haurrendako Amets Fabrika antzeztuko du 18:00etan Kasinon.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun