Garai bateko jolasak aurten ere Kulkirekin

Aitor Arotzena 2010ko urr. 13a, 14:55

Aitor Arotzena

Azkeneko urteetako ohiturari eutsiz, aurten ere herri jolasak eta jokoak musika eta besta giroarekin uztartzen dituen Kulki ikuskizuna ekarri du Tantirumairu ikastolako Guraso Elkarteak. Azken urteetan meatzarien, artzainen edo arrantzale eta marinelen jolas eta jokoak ekarri bazituzten, irailaren 28an, baserriko lanekin lotutako jokoak ekarri zituzten: asto altxatzea, toka, laia lasterketa, koxkor biltzea, orga jokoa, hankapaloak, arrautza eramatea… Garai batean beraien aitatxi-amatxiek egiten zituzten jolasak egin zituzten herriko haurrek ere. Eguzkia lagun, arratsalde ederra pasatu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun