Gure Txokoa elkarteak 18. aldiz antolatutako mendi bizikleta ibilaldian 166 txirrindularik hartu zuten parte. Horietatik gehienek, 124k, ibilbide luzea aukeratu zuten (32 km), 15ek ibilbide laburra (20 km) eta bertze 27 ume eta gaztetxok 10 kilometroko ibilbide ttikia egin zuten. Sailkapenik egiten ez bada ere, ibilbide luzea egiten bizkorrena Felix Arraztoa izan zen, Alberto Rodriguez eta Mattin Goikoetxearen aitzinetik. Patxi Vila txirrindulari profesionalak ere parte hartu zuen –argazkian–. Behin proba bukatuta, Kate-Bike dendak emandako bi bizikleta zozketatu ziren eta Andoni Rodriguez eta Cayo Mazizior izan ziren saridunak. Larun-Haizpek emandako bederatzi erosketa-bonoak ere (50 eta 30 eurokoak, masajeak…) orduan zozketatu ziren.