Nafarroa Oinezera autobusa

TTIPI-TTAPA 2010eko urriaren 13a

Igande honetan, urriak 17, Atarrabian eginen den Nafarroa Oinezerako autobusa antolatu du Labiaga Ikastolako Batzordeak. Izen emateko azken eguna ortzeguna izanen da, urriak 14. DBHko ikasleek eta helduagoek 10 euro eta Haur eta Lehen Hezkuntzakoek 7 euro ordaindu beharko dute. Txartelak 09:00etatik 13:00etara eta 14:30etik 16:30era eros daitezke Altzateko Ikastolan. Autobusa 08:30ean abiatuko da Iamoteneatik eta 18:00etan Atarrabiatik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun