Jubiloteka martxan

TTIPI-TTAPA 2010eko urriaren 13a

Bortzirietako Jendarte Zerbitzuen Mankomunitateak bulkatzen duen lana, familia eta norbere bizitza pertsonalaren bateragarritasun hitzarmenaren barne, jubiloteka zerbitzua martxan paratu dute Lagun Haundiak elkartean. Abenduaren 23ra bitarte izanen da, astearte eta ortziraletan, 10:00etatik 12:30era.
Egitarau berdintsua izanen dute. 10:00etatik 10:15era ongietorria; 10:15-11:00 jarduera fisikoa; 11:00-11:15 gosaria; 11:15-12:15 estimulazio kognitiboa eta 12:15-12:30, lasaitasunera buelta eta despedida.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun