Lesakako Arkupe elkartearen emakumezkoen paleta goma txapelketako finalerdiak urriaren 9an

Aitor Arotzena 2010eko urriaren 5a

2007ko txapelketako sari banaketa. Artxiboko argazkia

Larunbatean 15:00etan hasiko dira Lesakako udal pilotalekuan

Lesakako Arkupe elkarteak urtero antolatzen duen emakumezkoen paleta goma txapelketa azken txanpan sartua da aurtengoan eta heldu den larunbatean, urriaren 9an, finalerdiak jokatuko dira.

Lesakako Arkupe elkarteak urtero antolatzen duen emakumezkoen paleta goma txapelketa azken txanpan sartua da aurtengoan eta heldu den larunbatean, urriaren 9an, finalerdiak jokatuko dira.

Urriaren 2an, larunbat honetan jokatutako partidetan honako emaitza hauek izan dira:

Estitxu eta Beak, 30; Naroa eta Garaxik, 13.

Gurutze eta Begoñak, 10; Iera eta Saioak, 30.

Aurora eta Susanak, 30; Maite eta Dolok, 15.

Ianira eta Rebekak, 30; Tijero eta Semperrek, 23.

Gauzak honela, urriaren 9an, larunbatean 15:00etan hasitako jokatuko dira finalerdiak.Lehenbizikoan, Aurora eta Susana, Iera eta Saioaren kontra arituko dira eta bigarrenean, Estitxu eta Bea, Ianira eta Rebekaren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun