Jubiloteka zerbitzua eskainiko da Beran urriaren 5etik abenduaren 23ra

TTIPI TTAPA 2010eko urriaren 5a

Joan den urtean Lesakan egin zen jubilotekaren irudia. TTIPI TTAPA

Astearte eta ortziralero eskainiko da zerbitzua Lagun Haundiak elkartean

Bortzirietako Jendarte Zerbitzuen Mankomunitateak bulkatzen duen lana, familia eta norbere bizitza pertsonalaren bateragarritasun hitzarmenaren barrenean jubiloteka eskainiko da Berako Lagun Haundiak elkartean, urriaren 5etik hasi eta abenduaren 23ra bitarte. Zehazki, astearte eta ortziraletan eskainiko da zerbitzua, 10:00etatik 12:30era.

Jubilotekaren helburua, erretiratuek kulturaz, aisiaz eta giza harremanetaz gozatzeko kalitatezko eremu bat izatea da eta aldi berean, hauek zaintzen dituzten familiek ere beraien lanerako eta aisialdirako asti gehiago izatea.

Honela, astearte eta ortziralero egitarau berdintsua izanen dute erretiratuek. 10:00etatik 10:15era ongietorria; 10:15etik 11:00etara jarduera fisikoa; 11:00etatik 11:15era gosaria; 11:15etik 12:15era estimulazio kognitiboa eta 12:15etik 12:30era, lasaitasunera buelta eta despedida.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun