Barberena anaiek irabazi dute Euskadiko trontza txapelketa Igantzin

TTIPI TTAPA 2010eko urriaren 4a

Arpana txapelketako hiru lehenbiziko bikoteak, larunbatean Igantzin. Legarra

Igor Lasaga beratarrak eta Xabier Galarregi etxalartarrak hirugarren postua eskuratu zuten

Iraizozko Iñaki eta Josetxo Barberena anaiek irabazi zuten urriaren 2an Igantzin jokatu zen Euskadiko trontza txapelketaren finala. Igantzin ez zuten areriorik izan beraien bigarren txapela janzteko, baina hiru segundogatik ez zuten duela bi urte Esnaola anaiek ezarritako marka (10:29) gainditzeko. Igor Lasaga beratarrak eta Xabier Galarregi etxalartarrak hirugarren postua eskuratu zuten.

Sei bikote lehiatu ziren Igantzin: Iñaki Barberena-Josetxo Barberena, anaiak (Iraizoz, Nafarroa), Andoni Rezabal (Aia, Gipuzkoa)-Aitor Roteta (Alkiza, Gipuzkoa), Igor Lasaga (Bera)-Xabier Galarregi (Etxalar), Esteban Pikabea (Gerendiain, Nafarroa) -Alvaro Morrondo (Ripa, Nafarroa), Unai Iraola (Ikaztegieta, Gipuzkoa)-Jokin Garmendia (Baliarrain, Gipuzkoa) eta Juan Carlos Lopez (Okina, Araba) -Fernando Velez de Mendizabal (Ilarduia, Araba). 22 epai egin behar izan zituzten, 60 ontzakoari goitik beherako 5 epai, 54 ontzakoari ezkerretik eskuinerako 6 epai, 54 ontzakoari goitik beherako 6 epai eta 60 ontzakoari goitik beherako 5 epai.

SAILKAPENA

1. Iñaki Barberena-Josetxo Barberena, anaiak (Iraizoz, Nafarroa Garaia): 10:32

2. Andoni Rezabal-Aitor Roteta (Aia eta Alkiza, Gipuzkoa): 13:29

3. Igor Lasaga-Xabier Galarregi (Bera eta Etxalar, Nafarroa Garaia): 15:56

4. Esteban Pikabea-Alvaro Morrondo (Gerendiain eta Erripa, Nafarroa Garaia): 16:06

5. Unai Iraola-Jokin Garmendia (Ikaztegieta eta Baliarrain, Gipuzkoa): 16:10

6. Juan Carlos Lopez-Fernando Velez de Mendizabal (Okina eta Ilarduia, Araba): 19:24

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun