Lan arriskuez sentsibilizatzeko UGTren autobusa Beran izanen da urriaren 5ean

TTIPI TTAPA 2010eko urriaren 4a

UGTko lan osasun arloko arduradunak eta teknikariak Utzitako argazkia

Toki-Onako aparkalekuan izanen da astearte goizeko 09:00etatik 12:00etara

Lan arriskuez sentsibilizatzeko, UGTk antolatu duen informazio autobusa Nafarroa osoan ibiliko da aste honetan, “Mano a mano por la prevención y por tu Salud y Seguridad” izenburupean. Kanpaina honen helburua, lan eritasunen eta arriskuen inguruan langileak informatzea da, osasun prebentzioa landuz batez ere.

Lan arriskuez sentsibilizatzeko, UGTk antolatu duen informazio autobusa Nafarroa osoan ibiliko da aste honetan, “Mano a mano por la prevención y por tu Salud y Seguridad” izenburupean. Kanpaina honen helburua, lan eritasunen eta arriskuen inguruan langileak informatzea da, osasun prebentzioa landuz batez ere. Astelehenean, urriaren 4an, Iruñeko Antoniutti parkean dago egun osoan.

Urriaren 5ean, asteartean, berriz, 09:00etatik 12:00etara Berako Eztegara pasealekuan izanen da, Toki-Ona institutuko aparkalekuan, zehazkiago errateko. Ondotik, Altsasun, Lizarran, Tuteran eta Tafallan ere izanen da autobusa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun