Dantza eta eguzki goxoarekin ospatu dute San Migel eguna Igantzin

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 29a

Herriko dantzariek saio polita eskaini dute. AItor Arotzena

Jose Mari Yancik dantzatu du herriko bandera

Giro eguzkitsu eta epela lagun dutela, San Migel egun handia ospatu dute Igantzin irailaren 29an, asteazkenean. Goizean karrika buelta egin dute herriko ezpatadantzari eta txistulariek eta gero Udalbatzarekin batera, herriko Ikurra aitzinean dutela, Herriko Etxetik elizara joan dira, Igantziko Abesbatzak kantatutako Meza Nagusia aditzera. Ondotik, Bandera-arbola doinuari dagokion ikurrin agurra eskaini du plazan Jose Mari Yancik. Segidan, herriko dantzariek, mutilek eta neskek saio polita eskaini dute, txistularien eta gaiteroen doinuetara.

Giro eguzkitsu eta epela lagun dutela, San Migel egun handia ospatzen ari dira Igantzin irailaren 29an, asteazkenean. Goizean karrika buelta egin dute herriko ezpatadantzari eta txistulariek eta gero Udalbatzarekin batera, herriko Ikurra aitzinean dutela, Herriko Etxetik elizara joan dira, Igantziko Abesbatzak kantatutako Meza Nagusia aditzera. Ondotik, Bandera-arbola doinuari dagokion ikurrin agurra eskaini du plazan Jose Mari Yancik. Segidan, herriko dantzariek, mutilek eta neskek saio polita eskaini dute, txistularien eta gaiteroen doinuetara. 

 

Ortzegun arratsaldean bertso-pilota

Irailaren 30ean, ortzegunean, 10:00etan Karrika buelta eginen da txistulari eta trikitilariekin. 12:00etan Gorriti eta bere animalien ikuskizuna. 16:00etan Haurrentzako jokoak izanen dira. Ondotik Karrika buelta trikitilari, buruhandi eta kankailuekin. 18:00etan Bertso pilota ikuskizuna izanen da. Peñagarikano eta Irazuk beteko dute herriko pilotarien aholkulari lana. 20:00etan eta gauerditik aitzinera dantzaldia izanen da Modesto akordeolariarekin.

 

Herri bazkaria ortziralean

Ortziralean, urriaroaren lehen egunean, 10:00etan karrika buelta eginen da gaiteroekin. 11:00etan haurrentzako kart eta puzgarriak izanen dira. 12:00etan betizuak. 14:00etan herri bazkaria izanen da Andoni Egaña eta Sustrai Colina bertsolariekin. 16:00etan Haurrentzako kart eta puzgarriak izanen dira. 21:00etan Muxikoak. Gauerditik aitzinera musika izanen da plazan, Askatu, Harrika eta Xutik taldeekin.

 

Euskal Herriko arpanlari txapelketa larunbat arratsaldean

Urriaren 2an, larunbata izanen da besten hondar eguna. 10:00etan Karrika buelta eginen da gaiteroekin. 11:00etan Kenpo Kai emanaldia. 12:00etan Betizuak. 18:00etan Herri kirol saio bikaina izanen da, Euskal Herriko lehen mailako Arpanlari txapelketa jokatuko baita lehenik eta dagoeneko ohikoa bilakatu den herritarren arteko desafioa ondotik. Bestak akautzeko, gauerditik aitzinera DJ Alkape eta DJ J. Grande ariko dira plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun