Azkeneko urteetako ohiturari eutsiz, aurten ere herri jolasak eta jokoak musika eta besta giroarekin uztartzen dituen Kulki ikuskizuna ekarri du Lesakako Tantirumairu ikastolako Guraso Elkarteak. Azken urteetan meatzarien, artzainen edo arrantzale eta marinelen jolas eta jokoak ekarri bazituzten, irailaren 28an, astearte arratsaldean, baserriko lanekin lotutako jokuak ekarri zituzten: asto altxatzea, toka, laia lasterketa, koxkor biltzea, orga jokoa, hankapaloak, arraultze eramatea…
Luisfer Etxeberria goizuetarraren gidaritzapean, garai batean beraien aitatxi-amatxiek egiten zituzten jolasak egin zituzten Lesakako haurrek ere. Eguzkia lagun, arratsalde ederra pasatu zuten