Kultur Egunak azaroan

Nerea ALTZURI 2010eko irailaren 28a

Urruti ematen bazuen ere, urteko azken egunetan sartzear gaude. Udazkenean izanik, Kultur Egunek ez dute hu­tsik eginen aurten ere. Irailaren 17an bildu zen Euskara Batzordea eta erabaki zenez, azaroko lehenbiziko asteburuan eginen dira Kultur Egunak: azaroaren 5ean eta 6an. Oraindik ez dira ekintzak zehaztu eta informazioa jaso ahala emanen dugu. Bertzalde, urtero bezala, Ekai­tza Elkartea azaroaren 1eko Baserritarren Eguna prestatzen ari da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun