Itsasbidaia Baltikoan barna

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 28a

Martin Legarra

Horrelako aukerak ez dira maiz izaten. Eta izaten direnean, batzuek aprobetxatu egiten dituzte. Aurten Martin Legarra herriko apezak antolaturiko bidaian 54 lagunek parte hartu dute, eta tartean hamar herritar ibili dira, Baltikoko hiriburuetan barna, itsasbidaian edo kruzeroan. Danimarka, Polonia, Lituania, Suezia, Estonia, Errusia eta Finlandia herrialdeetan ibili dira, geldialdiak eginez. Itsasoko egonaldia ederra izan omen da eta hagitz ongi pasatu omen dute. Urriaren erdialdera bidaian egon direnak biltzeko asmoa dute hainbat material ikusteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun