Irailaren 11n dantzariek hitzordu garrantzitsua izan zuten Leitzan, Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarrean. Tartean herriko 19 dantzarik hiru txistularirekin herriko berezko dantzak egin zituzten. Batzuk parte hartu ezin izan bagenuen ere, herriko ordezkaritza han egon zen kultur ondare preziatuak diren Mutildantza, Zortzikoa, Neskadantza, Hiru Bueltakoa, Sokadantza eta Zubidantza dantzatzen.