Gipuzkoako Artzain Egunean omendu dute Elias Uitzi

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 28a

Laura Iantzi

Urtero Ameriketan ibilitako euskal artzainak omentzen dituzte Gipuzkoako Ar­tzain Egunean, eta aurtengoan, irailaren 5ean Legazpin egindako bestan, igantziar eta lesakar bat izan ziren omenduak: Antsolazenbordako Elias Ui­tzi eta Lesakako Elordi base­rriko Matias Telle­txea. 1965eko abenduaren 28an hartu zuen AEB­etarako bidea Eliasek, 41 urte zituenean. Base­rria erosteko aukera bakarra artzain­ joatea zela-eta, emaztea eta 13 eta 3 urte bitarteko lau seme-alaba utzi­ta joan zen. Orduan joan zen Jose Luis Antxordoki herrita­rra ere, 18 urte zituela. Hasiera batean, hiru urtetarako joan ziren, baina egonaldia luzatu eta azkenean lau urte pasatu zituzten. Tarte horretan, 2.000 ardiren ardura eduki zuen Antsolazenborda­koak. Etxean 100 bat ardirekin lan egitera ohituta bada aldea... 1969ko ekainaren 24an, San Juan Egunean, itzuli zen herrira Elias.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun