Giro ederra aurten ere Bittiriako bestetan

Aitor Arotzena 2010eko irailaren 28a

Aitor Arotzena

Auzoko korrikalarien arteko apustuak ikusmina sortu zuen Bittiriako bestetan. Bi hirukote erreleboka aritu ziren, eta gazteen taldea (Beñat Saralegi, Mikel Apeztegia eta Martin Antzizar), nagusitu zitzaion zaharren taldeari (Juanen Saralegi, Aitor Mitxelena eta Roberto Rodriguez). Ikusle aunitz bildu zen eta animazioa jartzen lagundu zuen Diego Martinez artekariak ere. Joxe Angel Zubiriak bete zuen epaile lana. Ondotikan giro ederra izan zen auzo bazkarian, Jon Maia, Josu Sanjurjo eta Mañukorta bertsolarien laguntzarekin. Ortziraleko trikitixa txapelketan Miren Etxepeteleku eta Mikel Sanchez nagusitu ziren eta tortilla lehiaketan, Jon Garro eta Jone Ordoki.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun