207 txirrindularik parte hartu zuten irailaren 19an Beti Gaztek Udalaren laguntzaz antolatutako Mendi Bizikleta Ibilaldian. Eguraldi ederra izan zuten lagun, frexkoa goizean abiatu zirenean, lehen maldei indarrez ekiteko eta goxoa behelainoa uxatu eta goitiko kaxkoetan barna ibili zirenean. Euskal Herri osotik etorritako txirrindulariek, ibilbidearen edertasuna eta ikusgai izan dituzten bixtak azpimarratu zituzten. Jakina, proba ez da lehiakorra, baina bada lasterketa moduan bizi duenik ere. Horien artean, 50 kilometroko ibilbide luzea osatzen azkarrena Brasilen sortu eta Gipuzkoan bizi den Ekleyson Marques da Silva izan zen, Joxe Mari Goia igantziarraren aitzinetik. Erorikoren bat izan bazen ere, antolatzaileek prestatutako osasun zerbitzuek ez zuten aparteko lanik izan.