158 bisitari izan zituen hilabete batean Turismo Bulegoak

Aitor Arotzena 2010eko irailaren 28a

Bartzelona eta Nafarroakoak izan dira turista gehienak eta egunik jendetsuenak abuztuaren 19 eta 26 artekoak izan ziren

Uda honetan, Burdinaren Etxean zabalik egon den hilabete eskasean, abuztuaren 10etik irailaren 12ra, 158 bisitari jaso ditu Turismo Bulegoak. Bisitari horietatik %31,65ak Burdinaren Etxeko erakusketa ere bisitatu dute. Belen Mutuberria kultur teknikariak aipatu digunez, «jatorriari dagokionez, gehiengoa Bar­tzelonatik (%17,72), Nafarroa (%17), Bizkaia (%10), Murtzia (%8,2) eta Gipuzkoatik (%7,6) etorri da». Gehien bat familiek eta bikoteek, eta bigarren maila batean lagun taldeek, eskatu dute herriarekin, eskualdearekin, ibilbideekin edo gastronomiarekin lotutako informazioa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun