Aurten ere, mendi irteerak antolatu ditu Labiaga Ikastolako Larun Ttiki mendi taldeak 3. mailatik aitzinerakoentzat. Lehen ateraldia irailaren 26an egitekoa zuten Idoiarat eta hurrengoa igande honetan, urriak 3, eginen dute: Bera-Labiaga-Lizaieta.
09:00etan abiatuko dira Iamoteneatik eta gurasoak joatea ez da beharrezkoa izanen. Urriaren 10ean, berriz, bizikleta irteera eginen dute 09:30ean Iamoteneatik abiatuta. Ttikienak Endarlatsara eta handienak Punttaseraino joanen dira. Urriaren 31n Iamoteneatik 09:00etan abiatuko dira Santa Barbarara joateko. Ondotik, Euskara Mankomunitatearen 20. urteurreneko besta denez, Matzadara jaitsiko dira argazki erraldoia ateratzeko.
Horiek dira urrirako iragarri dituzten ateraldiak, baina azaroan eta abenduan ere gehiago izanen dira.