Angel Ponbar izanen da Gure Txokoako presidentea

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 28a

Zuzendaritza batzordea berritu dute elkartean

Hasierako aurreikuspen beltzak ez ziren bete eta irailaren 17an egindako ba­tzarrean, zuzendaritza batzordea berri­tzea lortu zuen Gure Txokoa elkarteak. Egia da ez zela bazkide aunitz bildu: 1.300etik 30 bat ber­tzerik ez. Baina joan zirenak lanerako gogoz bildu ziren eta ba­tzuk, gaur egungo ba­tzor­deari erreleboa emateko prest. Honela, heldu diren lau urteetan Angel Ponbar izanen da Gure Txokoako presidentea; Angeltxo Aranibar eta Jabier Etxegarai presidenteordeak; Aloña Lasaga eta Jorge Arakues izanen dira idazkariak eta Ainhoa Irazoki diruzaina.

Hauek izan dira lau urteotan aritu diren ba­tzor­dekideen egiteko ba­tzuk: elkartearen 75. urteurrena, Iamoteneako erre­forma, Ma­tza­dako argiteria be­rria, ho­bekun­tzak ostatuan... Fut­bol talde berriak ere sortu dira eta dantza taldearen antola­ku­n­tza ere nabarmendu daiteke. Denbora honetan, lanean aritu direnei ere eskerrak eman nahi izan dizkiete: Luis­ Irazoki, Luis Mari Retegi, Joseba Lasarte, Maria Ba­rredo, Jon de la Kruz, Aritz Perez, Lurraren Eguneko lan taldea, Patxi Pikabea, Sabino Gomez...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun