Droga eta sexualitatearen informazio puntua

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 28a

Droga eta sexualitatearen inguruan sor dai­tez­keen zalantzak argi­tzeko informazio puntua urrian zabalduko da aurten ere. Halere, aldi hone­tan, egoitza berria estreinatuko dute. Bukatu dira behin betiko egoitza izanen den tokiko obrak eta hemendik aitzinera Bekolandetan egonen da informazio puntua, Eztegara pasealekuan.

Urritik aitzinera, hilabeteko bigarren eta laugarren ortziraletan egonen da zabalik: 17:00etatik 20:00etara. Egun horietatik aparte, telefonoz (943 336080) edo Internetez (drogaklarrugorrian@askagintza.com) ja­rri daiteke jendea ardura­dunekin harremanetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun