120 dantzari gaztetxo Dantzari Ttiki Egunean

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 28a

Foto Goiko

120 bat dantzari bildu ziren irailaren 18an, Gure Txokoa elkarteak hamaseiga­rren aldiz antolatutako Dantzari Ttiki Egunean parte hartzeko. Gure Txokoako hainbat adinetako zenbait talderekin batera, Andoaingo Urki eta Ibarrako Alurr dantza taldeetako ttikiek beren saioak eskaini zituzten herri osoan barna kalejiran. Azkenean, denak elkarrekin Altzateko Plazan bildu eta saio ederra eskaini zuten, eguna borobiltzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun