Urriaren 31n eginen da Euskara Mankomunitatearen Eguna

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 28a

Irailaren 22an emandako prentsaurrekoan Euskara Mankomunitatearen 20 urteko ibilbidea eta urriaren 31ko bestaren berri eman zuten bortz herrietako batzordekieek. Eguna iragarriko duen kartela Adrian

Erakundeak 20 urte bete dituela eta ekitaldiak antolatu dituzte

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 20 urte bete ditu aurten eta urteurrena ospatzeko, Man­komunitatearen Egu­­­na antolatu dute urria­ren 31rako Beran. Ho­rrela iragarri zuten bortz he­rrietako euskara batzordekideek irai­laren 22an Beran egindako pren­tsaurrekoan.

Agerraldian, Mentxu Peña Aran­tza­ko batzordekideak mankomunitatearen 20 urteko ibilbidea laburtu zuen: «Ofizialki 1990eko maia­tza­ren 18an sortu zen, egun horretan onartu bai­tziren estatutuak, eta ba­­tzordeak sortu. Halere, aitzineko urteetan egindako lana ezinber­tzekoa izan zen mankomunitatea sortzeko». Gai­neratu zuenez, «euskararen aldeko giroa eta gogoa indartzen ari zen: euskarazko irakaskun­tza, helduen euskaldun­tze eta alfabetatzea, TTIPI-TTAPA hiru-hilabe­teka­ria...». Testuinguru ho­rretan hasi ziren bil­tzen Bortzirietako hainbat euskaltzale, eus­kara­ren aldeko lana eginen zuen tresna eta baliabideak eskainiko zituen azpiegitura bat sortzeko. Bizpahiru urteko gogoetaren ondotik, eta udalekin elkarlanean, Bortzirietako Euskara Mankomunitatea sortu zuten. Geroz­tik, mankomunitateak Bor­tzirietako arlo guztietan eragin nahi izan du: kulturan, familian, admi­nis­­trazioan, irakaskun­tzan, ekonomian... helburua arlo guzietan euskarari sarbide ematea eta hizkuntzaren egoera normalizatzea baita. Arantzako batzordekideak erran zuenez, «zalantzarik gabe, euskarak aitzinera pausoak eman ditu 20 urteotan».

Halere, «euskarak Bortzirietan bide luze omen du egiteke», eta ho­rretan lanean behar bezala aritzeko mankomunitateak ongi hornitua egon behar duela nabarmendu zuen Peñak; «ongi hornitua giza baliabideekin –batez ere herritarren parte-har­tzearekin–, eta ongi hornitua baliabide eko­no­miko eta materialekin.

 

EGITARAUA

Mankomunitataren Eguna

Urriaren 31ko behin betiko egitaraua oraindik prest ez badago ere, zenbait ekitaldi zehaztuak daude:

• 11:00etan, Mukixuko zubitik Matzadara abiatu eta irudiaren ekitaldia. Futbol zelaian, 350 lagunekin logotipo erral­doia osatu nahi da, airetik irudiak hartzeko. Bortzirietako euskal­tzaleei dei berezia egin zaie ekitaldi honetan parte hartzeko.

• 12:30 aldera, martxa jendetsua Matzadatik Altzatera. Bortzirietako hainbat taldek parte hartuko dute (musikariak, dantzariak…).

• 13:00etan Altzateko plazan ekitaldia: Mankomunitatearen aldeko adierazpena irakurriko da. Ekitaldi horretan bertsolariek, bandek eta bertze zenbait taldek parte hartuko dute.

• 14:00etan herri-bazkaria, Altzateko frontoian. Txartelak ohiko tokietan edo batzorde­kideen­gana joanez eskura­tzen ahal dira. Helduen bazkariak 15 euro balio du, eta hau­rrenak 6 euro.

• Arratsaldean haurre­n­tzako tailerrak, hel­duen­tzako jokoak eta zozketak, musika eta berbena izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun