Mugarik Gabe Topaketa eginen da urriaren 16an Beran

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 28a

Joan den urtekoa Mugarik Gabe Topaketarena seigarren edizioa izan zen. Artxiboko argazkia

Futbito txapelketan parte hartzeko Gizarte Zerbitzuetara dei daiteke

BOLIVIA GOGOAN

Aurtengo topaketan Bolivia izanen bereziki gogoan izanen den herrialdea. Joan den urtekoa, berriz, Ekuadorri eskainitakoa izan zen.

 

Etorkinak eskualdean gizarteratzeko helburuarekin, eta herrialde bakoitzeko kultura hemen ere ezagutua izan dadin, Mugarik Gabe Topaketa antolatu dute aurten ere Bor­tzirietako Gizarte Zerbi­tzuen Mankomunitateak eta Berako etorkinen komisioak, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin. Urria­ren 16an, larunbatarekin, eginen da Beran eta joan den urtean Ekuadorrekin egin bezala, aurten Bolivia izanen da bereziki gogoan izanen den herrialdea.

 

Futbito txapelketa

Egun haundiaren ai­tzinetik, urriaren 9an, Mugarik Gabe jaial­dian ohikoa bihurtu den futbito txapelketa jokatzea da antolatzaileen asmoa. Oraindik badago izena emateko aukera eta interesatuek Gizar­te Zerbitzuetara deitu beharko dute: 948 635036.

 

Jaialdi haundia urriaren 16an

• 11:00etan haurren­tzako jokoak.

• Goizean hasi eta eguer­dira bitarte, erakusketa izanen da Labiaga Ikastolan eta Marfil Kostako emakume bat tren­tza afrika­rrak egiten ariko da.

• 17:00etatik aitzinera: Boliviako dantza talde baten emanaldia eta luntxa izanen dira. Ohi bezala, Bolivia, Uruguai, Argentina, Ekuador eta Euskal Herriko janari eta edariak ere es­kai­niko dira. Futbito txapelketako sari ba­na­­keta ere orduan eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun