166 partehartzaile Berako XVIII Mendi Bizikleta ibilaldian

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 28a

Patxi Vila txirrindulari profesionalak ere parte hartu zuen bere herriko mendi bizikleta itzulian. Gure Txokoa

Txirrindulari gehienek 32 kilometroko ibilbide luzea aukeratu zuten

Irailaren 26an ospatu zen Berako Gure Txokoa elkarteak hemezortzigarren aldiz antolatutako mendi bizikleta ibilaldian 166 txirrindulazalek hartu zuten parte. Horietatik gehienak, 124ek ibilbide luzea aukeratu zuten (32 km), Sarraia, Postas, Manttale, Ibardin, Usategieta, Landagaita. Lizuniaga eta Santa Barbara mendi ingurutik pasatuz; 15ek ibilbide laburra (20 km) eta bertze 27 ume eta gaztetxok 10 kilometroko ibilbide ttikia egin zuten, Postasetik abiatuta.

Sailkapenik egiten ez bada ere, ibilbide luzea egiten bizkorrena Felix Arraztoa izan zen, Alberto Rodriguez eta Mattin Goikoetxearen aitzinetik. Patxi Vila txirrindulari profesionalak ere parte hartu zuen ibilaldian, argazkian ageri denez. Behin proba bukatuta, Kate-Bike dendak emandako bi biziklta zozketatu ziren eta Andoni Rodriguez eta Cayo Mazizior izan ziren saridunak. Modu berea, Larun-Haizpek emandako 9 erosketa-bono (50 eta 30 eurokoak, masajeak…) zozketatu ziren.

Ohiko zulatuak izan ziren, baina Gurutze Gorriak txirrindulari bakarra hartatu zuen, ondoriorik izan ez zuen eroriko batengatik. Gure Txokoa elkarteak laguntzaile guziak eskertu nahi ditu, batez ere proba antolatzea posible egiten duten 25 boluntarioak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun