Euskara ikasi nahi dutenentzat motibazio saioa izanen da irailaren 27an Beran

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 27a

Astelehenean 19:00etan hasiko da motibazio saioa Berako Gure Txokoan.

Astelehenean 19:00etan hasik da Gure Txokoan Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Euskaltegiak antolatuta

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Bortzirietako Euskaltegiak euskararen irakaskuntzari buruzko motibazio saioa antolatu dute. Hitzaldia duela gutxi Euskara ikasten hasi zirenei (euskaltegian 4. urratsera artekoak) eta ikasteko asmotan direnei zuzendua dago. Helburua euskararen irakaskuntzaren inguruan sortzen diren galderak eta zalantzak argitzea da. Izan ere, Euskara ikasten ahal da heldu aroan, baita eguneroko bizitzan txertatu ere. Rosa Ramosek gidatuko du motibazio saioa eta 19:00etan hasiko da Berako Gure Txokoa elkartean.

Berriozarko euskara teknikaria da Ramos, eta gaztetan ikasi zuen euskara. Hark erakutsiko digu zein izaten diren Euskara ikasteko bide horretan oztopo nagusiak, eta zer egiten ahal den horiek gainditzeko. Modu berean, euskaltegiko irakasleek eta euskaldundu diren pare bat lagunek ere parte hartuko dute saioan. Lehenbizikoek ikasketa moduari, ikastaro motei, ordutegiari, baliabideei, eta abarri buruzko galderei erantzunen diete, eta bigarrengoek, euren bizipenaz eta euskara ikasteak ekarri dienaz solastuko zaizkigu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun