Igantziko San Migel bestak irailaren 28an, astearte arratseko 20:00etan botako den altxaferoarekin hasiko badira ere, asteburu honetan besta giroan sartzen joateko ekitaldiak izanen dira. Nagusiena, igande arratsaldean jokatuko den XXXI. Artzai Zakur lehiaketa izanen da, baina bertze hainbat izanen dira.
Larunbatean, 09:30ean haurren arteko pilota partidak jokatuko dira. 16:30ean Plater tiroketa. 18:00ean Dantza Jazz saioa eginen da. 20:00ean herriko dantza taldearen emanaldia izanen da eta 22:00etan bertso afaria.
Igande goizeko 10:00etan Karrika buelta eginen da txistulariekin. 11:00etan haurren Herri Kirol ekitaldia eta eguerdian herriko gazta Lehiaketa jokatuko da. 16:30ean Artzai zakur lehiaketaren hogeita hamekagarren edizioa jokatuko da Meakaundiko zelaiean eta gero, 19:00ak aldera Sagardo besta eginen da plazan.