Organo ondareari buruzko mahaingurua eginen da irailaren 24an Lesakako elizan

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 24a

Organo ondare handia du Baztan-Bidasoak. TTIPI TTAPA

19:30ean hasiko da Nafarroako Organorako Musika Zikloaren barreneko ekitaldia

Nafarroako Organorako Musika Zikloaren 26. Edizioaren barrenean, eskualdeko organ ondareari buruzko solasaldia eta mahaingurua eginen da irailaren 24an, ortziralean 19:30ean Lesakako San Martin elizako koruan. Solasaldi honekin Nafarroa osoan eta eskualdeari dagokionez, Beran eskainitako kontzertuak osatzen dira. Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Organoaren Lagunen Elkartearekin batera antolatu du ekitaldia.

Baztan-Bidasoa osoan garrantzi handia dute organoek, baina oraindik gehiago eman nahi zaie, “ez bakarrik behar duten organoak zaharberrituz, baita organojoleak formatuz ere” diote antolatzaileek.

Ortziral arratseko mahainguruan, Jon Abril Berako kultur zinegotzia; Esther Iñiguez organojolea; Oscar Laguna, Gerhar Grenzing organogintza tailerreko kidea eta Aurelio Sagaseta, Iruñeko katedraleko kaperako maisua izanen dira. Kultur ondare honi buruz solastuko dute lauek, baina joaten den edonork parte hartu ahal izanen du solasaldian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun