Gure Txokoa nagusitu zitzaion Beti Gazteri erregionaleko derbian

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 27a

Beti Gazteko talde nagusiak lider segitzen du Gipuzkoako Gorengoen mailan. Juanjo Guerrero

Gorengoen Mailako Beti Gaztek lider segitzen du, Errenterian berdindu ondotik

Futbolean, denetarik izan dugu asteburu honetan, baina talde nagusiei dagokienez, emaitza onak izan dira. Nafarroako Preferenten eta Erregionaleko lehen mailan, hirutik hiru garaipen Aurrera, Baztan eta Donezteberentzat. Gipuzkoako Gorengoen mailan etxetik kanpo berdindu egin zuen Beti Gaztek, baina lidergoari eusten diote lesakarrek. Erregionaleko derbian, berriz, Mastegin 1-2 irabazi zion Gure Txokoak Beti Gazteren bigarren taldeari. Emakumezkoei dagokienez, futbol handian lehen partida zuen Doneztebek eta hori nabaritu zen, jipoi handi xamarra hartu baitzuten Elizondon.

Futbolean, denetarik izan dugu asteburu honetan, baina talde nagusiei dagokienez, emaitza onak izan dira. Nafarroako Preferenten eta Erregionaleko lehen mailan, hirutik hiru garaipen Aurrera, Baztan eta Donezteberentzat. Gipuzkoako Gorengoen mailan etxetik kanpo berdindu egin zuen Beti Gaztek, baina lidergoari eusten diote lesakarrek. Erregionaleko derbian, berriz, Mastegin 1-2 irabazi zion Gure Txokoak Beti Gazteren bigarren taldeari.

Emakumezkoei dagokienez, futbol handian lehen partida zuen Doneztebek eta hori nabaritu zen, jipoi handi xamarra hartu baitzuten Elizondon.
Hauek izan dira asteburuko emaitzak:
 

 

FUTBOLA

Nafarroako Preferente mailan

Aurrera KE 3 (Patxi, Beñat eta Angel) – CD Lagunak 2

 

Gipuzkoako Gorengoen mailan

Touring 1 - Beti Gazte 1 (Oier Iantzi)

 

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan

Beti Gazte B 1 (Mattin Gonzalez) - Gure Txokoa 2 (Mikel Morcillo eta Jon Irazoki)

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

CD Berriozar 0 – Baztan 2 (Urki eta Estebe)

CD Urbasa 1 - Doneztebe FT 2 (Jon Apeztegiak 2)

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

Behobia 2 - Beti Gazte 1 (Unai Gurrutxaga)

Gure Txokoa 1 (Luka Remiro) – Dunboa Eguzki 3

 

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

CD Beriain 6 – Aurrera 0

Inter de Pamplona B 3 – Doneztebe 3 (Irail Zestau, Lander Mindegia eta Dani Garcia)

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Beti Gazte 4 (Mattin Arbelaitz 2, Koldo Ordax eta Unai Zamorano) – Real Union B 1

Gure Txokoa 9 (Mikel Aldazabal 2, Mikel Esnaola 2, Kepa Remiro 2, Ander Corral, Beñat Mitxelena eta Jokin Pinatxo) – Landetxa 1

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

Doneztebe 0 – CD Gares 1

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

CD Amigo 3 – Doneztebe 0

CD Ademar 2 – Beti Gazte 4 (Goiatz Jauregik 2, Kevin Alongo eta Jon Ubiria)

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Doneztebe 0 – AD San Juan 8

 

Nafarroako emakumezkoak erregionala

Doneztebe 0 – CA Marcilla Aurora 8

 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun