Igantziko San Migel bestak irailaren 28tik urriaren 2ra ospatuko dira

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 28a

Herriko dantzariek lana gogotik eginen dute San Migel egunean, asteazkenean. Oskar Txoperena

Astearte arratseko txupinazoaren ondotik, asteazkenean ospatuko dute egun handia

Asteburuan hainbat ekitaldi ospatu badituzte ere, irailaren 28an, asteartean 20:00etan botako den altxaferoarekin abiatuko dira Igantziko San Migel bestak. Aitzinetik, 16:30ean Ginkana izanen da herrian eta lehen suziriaren ondotik, Karrika buelta txaranga, kankailu eta buruhaundiekin. 22:00etan Biltokiko afaria eginen da. Gauerditik aitzinera, DJ Alkape eta DJ J. Grande ariko dira plazan. Irailaren 29an, asteazkenean, San Migel egun handia ospatuko dute Igantzin.

Asteburuan hainbat ekitaldi ospatu badituzte ere, irailaren 28an, asteartean 20:00etan botako den altxaferoarekin abiatuko dira Igantziko San Migel bestak. Aitzinetik, 16:30ean Ginkana izanen da herrian eta lehen suziriaren ondotik, Karrika buelta txaranga, kankailu eta buruhaundiekin. 22:00etan Biltokiko afaria eginen da. Gauerditik aitzinera, DJ Alkape eta DJ J. Grande ariko dira plazan.

 

San Migel Eguna asteazkenean

Irailaren 29an, asteazkenean, San Migel egun handia ospatuko dute Igantzin. 10:00etan Karrika buelta eginen dute herriko ezpatadantzari eta txistulariek. 11:15ean Udalbatza herriko ezpatadantzari eta txistulariekin batera herriko Ikurra aitzinean dutela Herriko Etxetik elizara abiatuko dira, Meza Nagusia entzutera. 11:30ean Meza Nagusia ospatuko da, Igantziko Abesbatzak kantatua. Ondotik, Bandera-arbola doinuari dagokion ikurrin agurra eskainiko da plazan, baita herriko dantzarien saioa. Bazkalondoan, 18:00etan pilota partidak jokatuko dira. Arratsean eta gauerditik aitzinera dantzaldia izanen da Joxe Angel akordeolariarekin.

 

Ortzegun arratsaldean bertso-pilota

Irailaren 30ean, ortzegunean, 10:00etan Karrika buelta eginen da txistulari eta trikitilariekin. 12:00etan Gorriti eta bere animalien ikuskizuna. 16:00etan Haurrentzako jokoak izanen dira. Ondotik Karrika buelta trikitilari, buruhandi eta kankailuekin. 18:00etan Bertso pilota ikuskizuna izanen da. Peñagarikano eta Irazuk beteko dute herriko pilotarien aholkulari lana. 20:00etan eta gauerditik aitzinera dantzaldia izanen da Modesto akordeolariarekin.

 

Herri bazkaria ortziralean

Ortziralean, urriaroaren lehen egunean, 10:00etan karrika buelta eginen da gaiteroekin. 11:00etan haurrentzako kart eta puzgarriak izanen dira. 12:00etan betizuak. 14:00etan herri bazkaria izanen da Andoni Egaña eta Sustrai Colina bertsolariekin. 16:00etan Haurrentzako kart eta puzgarriak izanen dira. 21:00etan Muxikoak. Gauerditik aitzinera musika izanen da plazan, Askatu, Harrika eta Xutik taldeekin.

 

Euskal Herriko arpanlari txapelketa larunbat arratsaldean

Urriaren 2an, larunbata izanen da besten hondar eguna. 10:00etan Karrika buelta eginen da gaiteroekin. 11:00etan Kenpo Kai emanaldia. 12:00etan Betizuak. 18:00etan Herri kirol saio bikaina izanen da, Euskal Herriko lehen mailako Arpanlari txapelketa jokatuko baita lehenik eta dagoeneko ohikoa bilakatu den herritarren arteko desafioa ondotik. Bestak akautzeko, gauerditik aitzinera DJ Alkape eta DJ J. Grande ariko dira plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun