Atletismoa emakumeei eta bigarren hezkuntzako gazteei helarazi nahi zaie Beran

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 22a

Atletismo arloan, azkeneko bi urteetan Manttale Ttikik egindako lana, emakumeei eta gaztetxoei zabaldu nahi zaie. Utzitako argazkia

Manttalek eta Gure Txokoak emakumeentzako entrenamenduak eta gazteentzat atletismo eskola abian jarri dituzte

Heldu den urrian, Manttale Mendi Lasterketa Taldeak eta Gure Txokoak eskualdeko emakumeen eta gazteen artean atletismoaren praktika sustatzeko bi ekimen jarriko dituzte martxan. Alde batetik, emakumeak lasterka egitera bultzatzeko, entrenamenduz osaturiko ikastaro bat egiteko asmoa dute. Entrenamendu horietan lasterketan erresistentzia aerobikoa, luzaketak, esfortzuaren kudeaketa eta egoera fisikoaren hobekuntza landuko dira. Entrenamenduak asteazkenetan izanen dira 19:30etik aurrera, eta 30 euro balioko du hiruhilabeteko bakoitzak. Ikastaro horretan parte hartu nahi duten emakumeentzat bilera eginen da Iamotenean urriaren 2an 11:30ean.

Gazteak ere atletismo eskolan

Bertzalde, 1995. eta 1998. urteen artean jaiotako Bigarren Hezkuntzako gaztetxoentzat atletismo eskola estreinatuko dute Manttalek eta Gure Txokoak. Asteazken arratsaldetan 17:00etatik 18:30era izanen dira saioak Berako kiroldegian, eta urte osoko kuota 50 eurokoa izanen da. Eskola horretan interesatuta dauden gurasoentzat bilera urriaren 2an izanen da, 11:00etan Iamotenean. Gazteen eskola edota emakumeen entrenamenduetan interesatuta daudenek telefono zenbaki honetara dei dezakete: 656577704 (Patxi eta Cristina).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun