Berako Herriko Etxeko bigarren solairua eta ganbararen berritze energetikorako eta hornidurarako lanetan ari dira. Berako Udalak sustatutako lanak 93.960 euroko aurrekontua du eta oso-osorik Espainiako Gobernuak ordainduko du, Enplegurako eta Toki Iraunkortasunareko Estatu Funtsaren bidez. Josu Iratzoki alkateak aipatu digunez, lan hauekin Herriko Etxearen teilatua berritzeaz gain, hobeki isolatuko da, ganbarako leiho eta ateak aldatuko baitira, beti ere energia aurrezteko helburuarekin.
Gorritz eraikuntza enpresa ari da lanetan. Berako bestak bukatuta hasi ziren eta lanak hilabete hondarrerako bukatzea espero da.