207 txirrindularik parte hartu zuten Lesakako Mendi Bizikleta ibilaldian

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 21a

Lesakako plazan hainbat txirrindulari bildu zen lainopean, baina gero eguzki eta bixta ederraz gozatu ahal izan zuten. Juanjo Guerrero

Eguraldi bikaina izan zuten lagun

207 txirrindularik parte hartu zuten irailaren 19an Beti Gazte elkarteak Lesakako Udalaren laguntzaz antolatutako Mendi Bizikleta Ibilaldian. Eguraldi ederra izan zuten lagun, frexkoa goizean abiatu zirenean, lehen maldei indarrez ekiteko eta goxoa behelainoa uxatu eta goitiko kaxkoetan barna ibili zirenean. Euskal Herri osotik etorritako txirrindulariek, ibilbidearen edertasuna eta ikusgai izan dituzten bixtak azpimarratu zituzten, Donostiako Santa Klara irla ikusteko modua ere izan baitzuten bizikletatik jautsi gabe.

Ekleyson Marques da Silva bizkorrena

Jakina, Lesakako proba ez da lehiakorra, baina bada lasterketa moduan bizi duenik ere. Horien artean, 50 kilometroko ibilbide luzea osatzen azkarrena Brasilen sortu eta Gipuzkoan bizi den Ekleyson Marques da Silva izan zen, Joxe Mari Goia igantziarraren aitzinetik. Erorikoren bat izan bazen ere, antolatzaileek prestatutako osasun zerbitzuek ez zuten aparteko lanik izan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun