120 bat dantzari bildu ziren Berako Dantzari Ttiki Egunean

Aitor Arotzena 2010eko irailaren 20a

Dantzariak karrikaz karrika eskaini zituzten beraien saioak. Aitor Arotzena

Gure Txokoakoekin batera, Andoaingo Urki eta Ibarrako Alurr taldekoak aritu ziren

120 bat dantzari bildu ziren irailaren 18an, larunbatean Beran, Gure Txokoa elkarteak hamaseigarren aldiz antolatutako Dantzari Ttiki Egunean parte hartzeko. Herriko Gure Txokoako adin ezberdinetako zenbait talderekin batera, Andoaingo Urki eta Ibarrako Alurr dantza taldeetako dantzari ttikiek, beren saioak eskaini zituzten herri osoan barna kalejiran. Azkenean, denak elkarrekin Altzateko Plazan bildu eta dantza saio ederra eskaini zuten, eguna borobiltzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun