Irakurketa saioa jarraiarekin abiatu da Bortzirietako Euskaltegiko matrikulazio kanpaina

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 17a

Mari Jose Barriola, Inma Garcia eta Pello Apezetxea, irakurketa saioan. Utzitako argazkia

Irailaren 30a arte eman daiteke izena helduendako ikastaroetan

Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen eta Bortzirietako IKA Euskaltegiraren eskutik, irakurketa saio jarraia egin zen irailaren 16an Jamotenean, Berako Gure Txokoa elkartearen egoitzan. 18:00etan hasita, Karmele Jaio idazlearen “Zu bezain ahul” liburua irakurri zuten Bortzirietako irakasle, ikasle, guraso, udal ordezkari, kirolari, euskaltzale, elkartekide eta bertze eragileek. Irailaren 30a arte zabalik dagoen matrikulazio kanpainari hasiera emateko ekitaldia izan da hau.

Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen eta Bortzirietako IKA Euskaltegiraren eskutik, irakurketa saio jarraia egin zen irailaren 16an Jamotenean, Berako Gure Txokoa elkartearen egoitzan. 18:00etan hasita, Karmele Jaio idazlearen “Zu bezain ahul” liburua irakurri zuten Bortzirietako irakasle, ikasle, guraso, udal ordezkari, kirolari, euskaltzale, elkartekide eta bertze eragileek. Urko Ikardo, Bortzirietako euskara teknikariak aipatu digunez, "saio polita iza zen, hainbat lagun esparru ezberdinetakoak, hainbat ahots eta irakurtzeko modu aditzeko modua izan baitzen". Irakurleez gain, haonbat lagun hurbildu zen Gure Txokoara, 50 lagunetik goiti, bi ordu eta 40 minutu iraun zuen saiora.

 

Irailaren 30a arte zabalik dagoen matrikulazio kanpainari hasiera emateko ekitaldia izan da hau.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun